Neonezko lanpara

Neonezko lanpararen Ikur elektronikoa

Neonezko lanpara miniaturazko gas deskargan oinarritutako lanpara bat da. Normalean, beirazko kapsula txiki batez osatuta dago eta presio baxuan neon eta beste gasen nahasketa bat du. Tentsio nahikoa aplikatzen denean eta elektrodoen artean korronte nahikoa ematen denean distira bat sortzen du, kolore desberdinak sortu nahian.

Historia

1898an, William Ramsay eta Morris Traversek, neon gasa aurkitu zuten. Probak eginez, konturatu ziren elektrikoki kitzikatzean kolore distiratsuak agertzen zirela. Berezitasun hori zela eta, neonaren erabilera Moore lanparetara baztertu zen, hau da, itxitako hodi batean gas baten deskarga elektrikoan oinarritutako mekanismoa. Lanpara mota hau, 1900eko hamarkadaren hasieran merkaturatu zuen bere asmatzaileak.

Handik gutxira, 1902an, Georges Clauderen Air Liquide enpresak, neon kantitate industrialak ekoizten hasi zen. 1910ean Claudek, neona erabiliz, argiztapen modernorako bidea erakutsi zuen eta 1915ean patente bat lortu zuen AEBetan bere diseinua babesteko. Patente hori, 1930eko hamarkadaren hasieratik, Claude Neon Lights enpresaren monopolioaren oinarria izan zen. Hori dela eta, neonezko argiztapena berehala bihurtu zen publizitate hedatuenetarikoa. Argi hori, egunez ere ikus zitekeenez bere deigarritasunagatik, jendea neonezko kartelei begira geratzen zen.

1917 inguruan, Daniel Moorek, neonezko lanpara garatu zuen General Electric Companyn lan egiten zuen bitartean. Diseinu desberdintasunak nahikoak ziren, eta horren ondorioz, 1919an patente berri eta desberdin bat lortu zuen. Moorek bi elektrodo jarri zituen elkarrekin bonbilla batean eta neon edo argon gasa gehitzen zion. Gasaren arabera, elektrodoek gorriz edo urdinez distiratzen zuten, eta mota honetako lanparek urteak iraun zezaketen. Lanpara horien distirek erabilera praktikoa aurkitu zuten instrumentazio-paneletan eta etxeko beste aplikazio askotan 1970eko hamarkadara arte, argia igortzen zuten diodoak merkaturatu ziren arte.

Deskribapena

Korronte elektriko txiki bat neonez betetako hodi batetik igarotzen da, korronte alternoa edo zuzena izan daitekeena. Hori dela eta, distira koloretsu bat sortzen da hodiaren barnean.

Neonezko lanpara erresistentzia negatiboko gailu bat da, non korronte-fluxua handitzean kargako ioi-eramaileen kopurua handitzen den, lanpararen erresistentzia murriztuz eta korronte handiagoak jariatzea ahalbidetuz. Hori dela eta, neonezko lanparatik kanpoko zirkuitu elektrikoak korrontea mugatzeko gai izan behar da, lanpara suntsitzen ekiditzeko. Keinukarien tamainako lanparetarako, korrontea mugatzeko erresistore bat erabili ohi da; aldiz, errotulu tamainakoentzat, tentsio handiko transformadoreek korronte erabilgarria mugatzen ohi dute. Lanparatik dabilen korrontea korronte altuagoko deskarga-zirkuituko korrontea baino txikiagoa denean, argi-deskarga ezegonkorra bihur daiteke, lanpararen zahartzea eragiten.

Kliskatze efektua gasaren ionizazio potentzialean dauden desberdintasunen eragina da, gasaren elektrodoen, tenperaturaren eta presioaren espazioaren arabera. Elektrodoen inguruan bolumen osoa ionizatzeko korronte nahikorik ez dagoenean, ordea, ionizazio partziala baino ez da gertatzen, distira elektrodoen azaleraren zati baten inguruan baino ez da agertzen.

Aplikazioak

Neoizko lanpara gehienek, 90 eta 110 volteko tentsio disruptiboa dute. Ezaugarri horri esker, askotan tentsio erregulagailu gisa erabiltzen dira.

1960ko hamarkadan, General Electric, Signalite eta beste enpresa batzuek, neonezko lanpara txiki egonkorrak egin zituzten erabilera elektronikoetarako. Horrez gain, zirkuitu logiko digitalak, memoria bitarrak eta maiztasun zatitzaileak ere asmatu zituzten.

Tamaina txikiko lanparak argonarekin edo xenonarekin bete daitezke, neonaren ordez edo horrekin nahastuta. Ezaugarri operatibo gehienak berdinak izan arren, lanparek argi urdina igortzen dute neonaren distira gorri bereizgarriaren ordez. Erradiazio ultramorea bonbilla barruko fosforo-estaldura bat kitzikatzeko ere erabil daiteke, kolore askotako aukera emanez. Argi berde bat lortzeko, neon eta kripton nahasketa egin daiteke.

Gaur egun, neona gehienbat kartel distiratsuak egiteko erabiltzen da. Gas hau aurkitu zenean, ez zen hainbeste erabiltzen baina gaur egun oso erabilia da.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q622970
  • Commonscat Multimedia: Neon lamps / Q622970

  • Identifikadoreak
  • GND: 4157614-7
  • NARA: 10642484
  • AAT: 300180499
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q622970
  • Commonscat Multimedia: Neon lamps / Q622970


  • i
  • e
  • a
Osagai elektronikoak
Gailu
erdieroaleak
MOS tansistoreak
  • 3D transistore (MuGFET)
  • BiCMOS
  • BioFET
  • Chemical field-effect transistor (ChemFET)
  • Complementary MOS (CMOS)
  • HMOS
  • FinFET
  • Floating-gate MOSFET (FGMOS)
  • IGBT
  • ISFET
  • LDMOS
  • MOSFET
  • NMOS
  • Pelikula finen transistore (TFT)
  • PMOS
  • Power MOSFET
  • VMOS
Beste transistore batzuk
  • Darlington transistore
  • Difusio transistore
  • Eremu-efektuko transistore (FET)
  • Eremu-efektuko transistore organiko (OFET)
  • Indukzio estatikoko transistore (SIT)
  • JFET
  • Kontaktu transistore
  • Lotura bakarreko transistore (UJT)
  • Pentode transistore
  • PUT
  • Tetrode transistorea
  • Transistore argi-emaile (LET)
  • Transistore argi-emaile organiko (OLET)
  • Transistore bipolar (BJT)
Diodoak
Beste gailu batzuk
Tentsio-erregulagailuak
Balbula termoionikoak
  • Acorn balbula
  • Audioi
  • Izpi zuzenduko tetrodo
  • Hari beroko barretore
  • Compactron
  • Diodo termoioniko
  • Fleming balbula
  • Nonodo
  • Nuvistor
  • Pentagrid konbertsore (Hexodo, Heptodo, Oktodo)
  • Pentodo
  • Hodi fotomultiplikatzaile
  • Fototutu
  • Tetrodo
  • Triodo
Balbula termoionikoak (RF)
  • Atzeranzko-uhin oszilatzaile (BWO)
  • Eremu gurutzatuko anplifikatzaile (CFA)
  • Girotroi
  • Klistrodo (IOT)
  • Klistroi
  • Magnetroi
  • Maser
  • Sutton hodi
  • Uhin progresiboko tutu (TWT)
Izpi katodikozko hodiak
  • Izpi deflexio hodi
  • Charactron
  • Ikonoskopio
  • Begi magiko
  • Monoskopio
  • Selektroi
  • Gordetze tutu
  • Nixie tutu
  • Bideokamera tutu
  • Williams tutu
Gasez betetako tutuak
  • Dekatroi
  • Ignitron
  • Katodo hotz
  • Kritroi
  • Krosatroi
  • Merkurio arkuzko balbula
  • Neonezko lanpara
  • Nixie tutu
  • Tiratroi
  • Trigatroi
  • Tutu tentsio-erregulatzaile
Erregulagarriak
  • Kondentsadore erregulagarri
  • Potentziometro
  • Potentziometro digital
  • Varicap
Pasiboak
Erreaktiboak