Izar-poliedro

Geometrian, esan liteke izar-poliedroa ahurtasunezko ezaugarri errepikakorren bat daukan poliedro bat dela, izar itxura ematen diona. Izar-poligonoekin gertatzen den bezala, izar-poliedroak ez daude formalki definituta oraindik.

Bi izar-poliedro mota daude:

  1. modu errepikakorrean autoebakitzen diren poliedroak
  2. poliedro ahur berezi batzuk, zati ganbilak eta ahurrak edo zeladura-puntuak modu errepikakorrean txandakatzen dituztenak

Izar-poliedro hauek aztertu dituzte gehien: izar-poliedro erregularrak, izar-poliedro uniformeak, eta azken horien dualak. Poliedro horiek guztiak lehen motakoak dira.

Izar-poliedro erregularrak

Izar-poliedro erregularrak lehen motakoak dira. Kepler-Poinsot-en solidoak izena dute, eta hauek dira:

Dodekaedro handia Izar-dodekaedro txikia Izar-dodekaedro handia Ikosaedro handia

Izar-poliedro uniformeak eta haien poliedro dualak

Izar-poliedro uniformeak asko dira; besteak beste, prismak, antiprismak eta haien dualak (infinitu dira sail bakoitzekoak).

Abibide batzuk

Poliedro uniformea Poliedro duala

Prisma pentagramikoa

Bipiramide pentagramikoa

Dodezikosaedro handia

Dodezikosakroi handia

Izar-politopoak

Autoebakitzen diren zenbanahi dimentsioko politopoak izar-politopoak deitzen dira.

Definizioz, n dimentsioko politopo erregularra izar-politopoa da n–1 dimentsioko hiperaurpegi guztiak izar-politopoak badira, edo haren erpin-irudia izar-politopo bat bada.

Lau dimentsiotan, izar-polikoro erregularrak hamar dira, eta Schläfli-Hess-en polikoroak deritze.

Adibide bat: 120 gelaxkako izar-polikoro nagusi handia

Ez dago izar-politoporik 4 dimentsiotan baino gehiagotan.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1481248
  • Commonscat Multimedia: Star polyhedra / Q1481248

  • Wd Datuak: Q1481248
  • Commonscat Multimedia: Star polyhedra / Q1481248
  • i
  • e
  • a
Poliedro uniformeak
Solido platonikoak
(erregularrak)
Arkimedesen solidoak
(erdierregularrak)
Kepler–Poinsot-en solidoak
(izar-poliedro erregularrak)
Beste batzuk
Catalan-en solidoak
Beste batzuk
Bipiramideak  • Trapezoedroak  • Piramideak  • Kupula  • Enborra  • Johnson-en solidoak  • Császár-en poliedro‏a  • Szilassi-ren poliedro‏a