Xerografia

Xerografia bidezko kopiaketa prozesuaren eskema.

Xerografia agiri, testu, irudi eta abarren kopia egiteko prozedura da, 1938an asmatua. Xerografiaren bi oinarri nagusiak fotoeroamena eta zeinu desberdineko karga elektrikoa duten bi gorputzen erakarpena dira. Kamera ilun baten bidez irudia xafla berezi batean jasotzen da eta xafla horretako gune beltz edo grisetan hauts koloremailea finkatzen da; ondoren, lurrun berezien eta izpi infragorrien beroaren bidez gainalde trinkoetan (paperean, altzairuan, etab.) finkatzen da xaflako irudia.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1753339
  • Commonscat Multimedia: Photocopying process / Q1753339

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12362752v (data)
  • GND: 4190383-3
  • LCCN: sh85148809
  • AAT: 300157797
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1753339
  • Commonscat Multimedia: Photocopying process / Q1753339