William Wallaceren oroigarria

William Wallaceren oroigarria.

William Wallaceren oroigarria (ingelesez: Wallace Monument) Eskoziako Stirling hirian dagoen oroigarri ezaguna da, William Wallace omentzen duena.

Historia

XIX mendeko Eskoziako identitate nazionalaren pizkundeari lotuta, diru bilketa egin zen, Wallace eskoziar heroiari omenaldia egiteko. Nazioartean ere oihartzuna izan zuen, eta Giuseppe Garibaldi italiarrak ere eman zuen dirua. John Thomas Rochead arkitektoak diseinatua, 1869an altxatu zen.

Oroigarria

Abbey Crag mendian dago, Cambuskenneth abadiaren gainean, bertatik Stirlingeko zubiko guduaren bezperan armada ingelesa nola bildu zen ikusi baitzuen Wallacek.

Hareharrizko eraikin honek 67 metrotako altuera dauka eta viktoriar gotiko estiloan eraikita dago. Bisitariek 246 mailatako eskailera zirkularra igo behar dute gorengo solairutik Ochil mendien eta Forth haranaren ikuspegi itzelaz gozatzeko. Barnean museo bat dago, eta bertan Wallacek erabilitako tresna ugari ikus daitezke; aipagarriena, haren ezpata.

Ikus gainera

  • Wallacen monumentua: Craigie, Hegoaldeko Ayrshire

Iruditegia


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q931796
  • Commonscat Multimedia: Wallace Monument / Q931796

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh2005008682
  • Wd Datuak: Q931796
  • Commonscat Multimedia: Wallace Monument / Q931796
56°08′19″N 3°55′13″W / 56.13861°N 3.92028°W / 56.13861; -3.92028