Suspentsio-polimerizazio

Polimeroen kimikan suspentsio-polimerizazioa edo esekidura-polimerizazioa polimeroak sintetizatzeko industria-metodo bat da non eragiketa mekanikoa medio, monomeroa uretan dispertsatzen den tantak osatuz eta horrela irauten duen prozesuan zehar. Tanten diametroa 0,001-0,5 cm tartean egon daiteke. Horrekin batera, eta tantak elkar ez daitezen, erreakzio-inguruneari egonkortzaileak botatzen zaizkio. Egonkortzaileen artean aipa daitezke uretan disolbagarriak diren polimeroak (poli(binil alkohol)a adibidez), elektrolitoak, silikatoak edo aluminio hidroxidoa.

Hasarazlea monomeroan disolbatzen da eta, ondorioz, monomero-tanta guztiak erreakzio-matraze txiki gisakoak dira, bertan garatzen delarik polimerizazioa. Suspentsioko monomero-tantak polimero-tanta bihurtzen direnez eta perla baten itxura hartzen dutenez perla-polimerizazio terminoa ere usatu izan da.

Abantaila handiak ditu suspentsio-polimerizazioak: erraza da kontrolatzeko, erraza maneiatzeko eta erreakzio-beroa erraz eliminatzen da. Alabaina desabantaila handi bat ere badu: formatzen diren polimero-perlek sakon ikuzi beharko dira, gainazalean geratzen diren egonkortzaile-arrastoek arras alda ditzaketeelako polimeroaren zenbait propietate eta baita polimeroaren beraren itxura ere[1].

Erabilera

Suspentsio-polimerizazioz poliestirenoa, poli(metil metalkrilato)a, poli(binil kloruro)a eta poli(binil azetato)a sintetizatzen dira besteak beste.

Suspentsio- vs emultsio-polimerizazioa

Polimerizazioa Abantailak Desabantailak
Suspentsioa
  • Polimeroa eskuratzea erraza, iragaziz
  • Irabiatzea kontrolatzeko arazoak
  • Erreakzio geldoa eta, maiz, pisu molekular txikiak
  • Perlak sakon garbitu beharra
Emultsioa
  • Erreakzio-abiadura eta pisu molekular handiak
  • Polimeroa separatzea

Erreferentziak

  1. Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. , 151 or. ISBN 84-86967-01-5..

Ikus, gainera

  • Erradikal-polimerizazio
  • Masa-polimerizazio
  • Disoluzio-polimerizazio
  • Emultsio-polimerizazio

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q901073
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q901073