Sruti

Sruti izenarekin hinduismoak jainkoek gizakiei ezagutarazitako testuak ezagutzen dira. Hinduismoak bi motatako testuak ditu:

  • sruti edo agerpenez ezagitarazaiak
  • smriti, tradizioz jasotakoak

Beraz, srutikoak ez dira gizakiek sortutako testuak, jainkoarenak baizik. Rishis izeneko jakintsuek bitartekariak dira Jainkoen mezuak jasotzerakoan. Testu hauek unibertsalak dira eta ezin dira aldatu edo interpretatu. Hitzez hitz jarraitu behar dira.

XIX.mendeko Rigvedako (padapatha) eskuizkreibua.

Shruti testuen zerrenda

  • Lau Vedak:
    • Rig-veda, sanskritoz idatzita zaharrena da, ziur asko Kristo aurreko 700 urtekoak.
    • Iáyur-veda, sakrifizioen liburua.
    • Sama-veda, ereserkien liburua.
    • Átharva-veda, erritu izaerako ekintzen liburua.

Halaber Veda bakoitzak lau atal ditu:

    • Samjitá (ereserkiak)
    • Bráhmanas (errituak)
    • Araniaka (interpretazioak) eta
    • Vedānta (Upanishadak, beranduago idatzitakoak).

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Hindubooks.org Hinduismoaren liburuak.
  • (Ingelesez) [http://www.sacred-texts.com/hin/index.htm Sacred-Texts.com Testu sakratuak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47148
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q47148