Partiketa (matematika)

Zirkuluaren partiketa 6 zatitan {A1, ... , A6}.

Matematikan, {Ai: i ∈ I} azpimultzoen familia A multzoaren partiketa bat izan dadin hauek dira betebeharrak:

  1. A i {\displaystyle A_{i}\neq \emptyset } i I {\displaystyle i\in I} guztietarako.
  2. i I A i = A {\displaystyle \bigcup _{i\in I}A_{i}=A} .
  3. A i A j A i = A j {\displaystyle A_{i}\cap A_{j}\neq \emptyset \Rightarrow A_{i}=A_{j}} .

Beraz, estalki bat da non familiako azpimultzoak, binaka hartuta, disjuntuak diren (hau da, haien ebakidura hutsa da).

Adibide batzuk

  • Edozein elementu bakarreko multzok {x} partiketa bat baino ez du: { {x} }.
  • Edozein multzo ez-hutsetarako X, P = {X} X-ren partiketako bat da.
  • { 1, 2, 3 } multzoak 5 partiketa hauek ditu:
    • { {1}, {2}, {3} }, batzuetan, 1/2/3 idazten da.
    • { {1, 2}, {3} }, batzuetan, 12/3 idazten da.
    • { {1, 3}, {2} }, batzuetan, 13/2 idazten da.
    • { {1}, {2, 3} }, batzuetan, 1/23 idazten da.
    • { {1, 2, 3} }, batzuetan, 123 idazten da.
  • Kontuan izan:
    • { {}, {1,3}, {2} } ez da partiketa bat (multzo hutsa baitauka).

Multzo finitu batek dituen partiketen kopurua

Bellen zenbakia Bn, Eric Temple Bellen omenez hala deiturikoa, n elementuko multzo batek dituen partiketa desberdinen kopurua da. Bellen lehenengo zenbakiak hauek dira: B0 = 1, B1 = 1, B2 = 2, B3 = 5, B4 = 15, B5 = 52, B6 = 203 OEIS:segida

Bellen zenbakiek honako formula errepikari hau betetzen dute: B n + 1 = k = 0 n ( n k ) B k {\displaystyle B_{n+1}=\sum _{k=0}^{n}{n \choose k}B_{k}} .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q381060
  • Commonscat Multimedia: Set partitions / Q381060

  • Identifikadoreak
  • GND: 4707411-5
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q381060
  • Commonscat Multimedia: Set partitions / Q381060