Maelstrom itsaslasterra

Maelstrom itsaslasterraren kokalekua.
Maelstrom itsaslasterra

Maelstrom itsaslasterra[1] Norvegiako Lofoten artxipelagoaren hegoaldeko kostaldeko ur-zurrunbilo handi bat da. Lofoten uharteetako Sorland eta Væroy uharteen artean dago, 67°48′05″N 12°47′49″E / 67.80139°N 12.79694°E / 67.80139; 12.79694 latitudean. Bi uharte horien arteko itsaslasterra (Moskenstraumen) zeharkatzen duten itsaslaster indartsuen eta marea handien eraginez sortzen da. Itsaslaster eta kontralaster multzo bat da, olatu handiekikoa, 18 bat km-ko luzera duena.

Antzina, oso arriskutsua zen nabigaziorako. Edgar Allan Poek eta Jules Vernek ozeanoaren hondoraino iristen zen zurrunbilo erraldoi gisa deskribatu zuten.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1501474
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 239663758
  • GND: 4762315-9
  • Wd Datuak: Q1501474