Kuartil arteko ibiltarte

Kuartil arteko ibiltartea erdiko datuen %50ak hartzen duen tartearen zabalera da. Kaxa diagraman kaxaren zabalerarekin dator bat.


Estatistikan, kuartil arteko ibiltartea sakabanatze neurri absolutu bat da. Honela izendatu eta kalkulatzen da:


I Q = Q 3 Q 1 {\displaystyle I_{Q}=Q_{3}-Q_{1}\,} ,


non Q1 eta Q3 lehenengo eta hirugarren kuartilak diren hurrenez hurren.

Zenbat eta handiagoa izan, sakabanatzea handiagoa izango da, baina ezin da finkatu balio bat sakabanatze handia erakusten duenik. Dagokion sakabanatze neurri erlatiboa, datu-multzo ezberdinen sakabanatzeak erkatzeko, kuartil arteko ibiltarte erlatiboa da.

Propietateak

  • Muturreko datuak daudenerako neurri aproposa da, neurri jasankorra baita.
  • Datuen azterketa esploratzailean maiz erabiltzen den neurria da, kaxa diagrama osatzeko esaterako.
  • Eragozpen gisa, ez du kontuan hartzen datuetan biltzen den informazio guztia, erdian dauden datuen %50ak bakarrik hartzen baititu kontuan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1916617
  • Commonscat Multimedia: Interquartile range / Q1916617

  • Wd Datuak: Q1916617
  • Commonscat Multimedia: Interquartile range / Q1916617