Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hiponatremia
Deskribapena
Mota
hemic system symptom (en)
Espezialitatea
Nefrologia
Identifikatzaileak
GNS-10
E87.1
GNS-9
276.1
DiseasesDB
6483
MedlinePlus
000394
eMedicine
000394
MeSH
D007010
Hiponatremia[1] nahasmendu hidroelektrolitiko bat da, odolean dagoen sodio ioiaren maila baxu batean datzana. Subjektu batek plasman sodio-kontzentrazioa 135 mmol/l-ko balioak izaten ez dituenean hiponatremia duela esan dezakegu.[2]
Hiponatremiaren ondoriozko sintomak eta zeinuak egoera hipoosmolarraren bigarren mailako garun-asalduren ondorio dira, eta entzefalopatia hiponatremikoaren barruan biltzen dira. Oso zehaztugabeak eta heterogeneoak dira, eta ezarpen-abiaduraren, alterazio hidroelektrolitikoaren larritasunaren eta banakako suszeptibilitatearen mende daude.