Garibaldi plaza

Garibaldi plaza
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Mexiko
Federative entity of MexicoMexiko Hiria
Koordenatuak19°26′26″N 99°08′20″W / 19.4406°N 99.1389°W / 19.4406; -99.1389
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaGiuseppe Garibaldi II (en) Itzuli

Garibaldi plaza Mexiko Hiriko Hirigune Historikoaren iparraldean dago, La Lagunilla auzoan, Lázaro Cárdenas ardatz nagusiaren gainean eta Allende, Peruko Errepublika eta Ekuadorko Errepublika kaleetan; Tepito auzoarekin muga egiten du.

Historia

Garai kolonialetan plazaren izena Jarín plazatxoa izan zen. Geroago, 1871. urtetik, Baratillo plaza izan zen. 1921ean Independentziaren urtemuga ospatu zen eta orduan eman zitzaion egungo izena. Arrazoia Giuseppe Garibaldiren biloba, José “Peppino” Garibaldi, 1911an Mexikoko Iraultzan Francisco I. Maderoren alde borrokatu zuela gogorarazteko izan zen.[1]

1923 inguruan, Garibaldi plaza zaharrean, denda txikiak, azoka bat, pulke denda bat eta Juan Hernández Ibarraren "Tenampa" izeneko kantina bat zeuden.[2] Bertan aurkeztu zen lehen aldiz Concepción Andradek zuzendutako "Mariachi Coculense" taldea. Hortik aurrera, Garibaldi plaza ezagutzera eman zen folklore-taldeak entzutera joateko, bereziki mariatxiak eta Jaliscoko eta Mexikoko haraneko gastronomia tipikoa dastatzeko.

Turismoa

Mariatxi taldeek, iparraldeko taldeek, hirukote erromantikoek eta musika talde verakruzarrek egiten dute ezagun, beren janzkera tipikoa jantzita eta beren musika-tresnekin hornituta. Urte askoan, mariatxi bat lortzeko aukera eskaini du plaza honek. Azken urteetan, delinkuentzia dela eta, ospe txarra hartu du.[3] Azaroaren 22an, plazan musikarien zaindaria den santa Zezilia Erromakoaren festa ospatzen da.[4]

Iruditegia

  • Musikariak kontratu bat itxoiten.
    Musikariak kontratu bat itxoiten.
  • Agaveak plazan.
    Agaveak plazan.
  • Mariachiri monumentua.
    Mariachiri monumentua.
  • Terrazak.
    Terrazak.
  • Mariatxiak "Las Mañanitas" abesten.
    Mariatxiak "Las Mañanitas" abesten.

Erreferentziak

  1. https://www.infobae.com/america/mexico/2022/09/04/plaza-garibaldi-el-revolucionario-extranjero-por-el-que-lleva-ese-nombre-el-iconico-lugar-de-la-cdmx/
  2. https://www.mexicodesconocido.com.mx/plaza-garibaldi-mejores-cantinas-y-pulquerias.html
  3. https://www.youtube.com/watch?v=Ay-b8pLJ25I
  4. https://web.archive.org/web/20221201093318/https://www.revistabuenviaje.com/conocemexico/destinos/df/garibaldi/plazagaribaldi.php

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Bideoa Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1471225
  • Commonscat Multimedia: Plaza Garibaldi (Mexico City) / Q1471225

  • Wd Datuak: Q1471225
  • Commonscat Multimedia: Plaza Garibaldi (Mexico City) / Q1471225