ETA ate logikoa

SARRERA IRTEERA
A B A ETA B
0 0 0
0 1 0
1 0 0
1 1 1

ETA edo AND ate logikoa juntadurak inplementatzen dituen zirkuitua da eta egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du. Sarrera guztiak (1) ez duten arte, irteerek (0) balioa izango dute.

Ikurrak

Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra" erabiliz eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena" erabiliz:

  • ETA Ikur militarra (ANSI)
    ETA Ikur militarra (ANSI)
  • ETA Ikur angeluzuzena (Europarra)
    ETA Ikur angeluzuzena (Europarra)

Hardwarearen deskribapena

CMOS 4081 zirkuitu integratuaren eskema

ETA ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko ETA ate logiko estandarra 4081 zenbakiduna da. 4081k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza (ikus bedi irudia).

Sarrera gehiagoko ETA ate logikoak nahi baditugu ondorengo CMOS zirkuitu integratuetara jo dezakegu:

  • 4073: 3 Sarrerako hiru ETA ate logiko.
  • 4082: 4 Sarrerako bi ETA ate logiko.

Inplementazioa

ETA funtzioa NMOS 1 zein PMOS 2 transistoreekin inplementatu daiteke.

Aukera gehiago

EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 3, ETA funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.

Ikusi gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q560370
  • Commonscat Multimedia: AND gates / Q560370

  • Wd Datuak: Q560370
  • Commonscat Multimedia: AND gates / Q560370