Doikuntzaren egokitasun

Estatistikan, doikuntzaren egokitasun terminoak datu multzo bat eredu estatistikora batera zenbateraino egokitzen den aztertu eta erabakitzen duen tresna-multzoa adierazten du.

Egokitzapenaren doitasunerako tresnen zerrenda

  • doikuntzaren egokitasunerako khi-karratu froga, aldagai bakarreko datu multzo bat probabilitate-banakuntza jakin batera egokitzen den erabakitzeko froga bat da, khi-karratu estatistikoan oinarritzen dena.
  • Kolmogorov-Smirnov froga edo KS froga, aldagai kuantitatibo bati buruzko datu multzo bat probabilitate-banakuntza jakin batera egokitzen den erabakitzeko froga bat da, besteak beste;
  • Lilliefors froga, aurrekoaren aldaera bat datuak banakuntza normalera doitzen diren erabakitzeko;
  • Jarque-Bera froga, datu kuantitatiboen multzo bat eredu normalera doi egokitzen den erabakitzeko froga bat;
  • Anderson-Darling froga, banakuntza normalerako egokitasunerako froga bat.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2034239
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q2034239