Demonologia

"Nightmare", 1800, Nikolaj Abraham Abildgaard egilearen margolana.
Le Grand Albert (Ausgabe, 1755) grimorioa.

Demonolo​gía teologiaren adar bat non deabru eta haien harremanak ikertzen diren. Demonologia barruan hauen jatorria, haien izaera, sailkapenak, haien arteko hierarkia eta tipologia aztertzen da. Demonologian deabruak izaki errealak dira eta horrela aztertu daitezke.[1] Angelologiak, bestetik, aingeruak eta espiritu onak aztertzen ditu.

Jatorria

Kristautasunean deabruak eroritako aingeruak dira. Ikuspuntu horretatik, demonologia angeologiaren adar gisa har daiteke. Itun Zaharrean eta Itun Berrian deabrudun pertsonen adibideak jasotzen dira baina deabruaren tradizioa askoz zaharragoa da. Erdi Aroan grimorioek arrakasta handia izan zuten. Grimorioak edo “liburu beltzak” magiaren ezaguerak biltzen zituzten lanak ziren eta haietan, beste gaien artean, deabruekiko harremanek garrantzi handia zuten: nola deitu, haien laguntza lortzeko bideak, nola uxatu... Mendebaldeko kristautasunaren grimorio garrantzitsuena Malleus Maleficarum (1486) izan zen; liburua bi inkisidorek idatzi zuten, Jakob Sprenger eta Heinrich Kramer, eta haren helburua sorginkeria azaltzea zen. Liburu hau satanismoa ulertzeko ezinbesteko lana izan zen eta hiru mendetan sorginen aurkako sorginen ehizean oinarrizko eskuliburua izan zen.

Erreferentziak

  1. https://teologia.wikia.org/es/wiki/Demonología

Ikus, gainera

  • Deabru
  • Demonizazio
  • Malleus Maleficarum
  • Angelologia

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Des possédées en Normandie.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz):Demonologia Eliza Katolikoaren arabera.
  • (Italieraz):Deabruari buruzko Frantzizko Aitasantuaren iritzia. Azpitituluak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q323996
  • Commonscat Multimedia: Demonology / Q323996

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11938876v (data)
  • GND: 4148740-0
  • LCCN: sh85036663
  • NKC: ph119689
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q323996
  • Commonscat Multimedia: Demonology / Q323996