Beni Hassan

Beni Hassan
herrixka
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Egipto
Egiptoko gobernadore-herria Minya Governorate
Geografia
Koordenatuak27°55′53″N 30°52′31″E / 27.931389°N 30.875281°E / 27.931389; 30.875281
Map
Altuera49 m
Demografia
Biztanleria18.218 (2006ko azaroaren 11)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00

Beni Hassan edo Beni Hasan (arabieraz: بني حسن‎) Egipto Ertaineko hiri bat da, Nilo ibaiaren ekialdeko ibarrean dagoena, El-Minyatik 20 kilometro inguru ekialdera eta Kairotik 270 kilometro inguru hegoaldera. Egiptoko Inperio Ertainaren garaian, Pakhet jainkosaren gurtza gunea zen.

Inguruak, XI eta XII. dinastiatan datatua dagoen nekropoli bat du Niloren ekialdeko ibarrean; bertako hilobiak, Goi Egiptoko XVI. nomoko gobernariek erabili zituzten.

Hondar arkeologikoak

Nekropolia

Jety eta Baqeten hilobietarako sarrera

Hilobiak, harkaitzean zulatuak daude, ibaitik ekialdera, eta garai bereko beste batzuen antzekoak dira. Gehienek, antzerako antolaketa bat dute, harkaitzean zizelkaturiko sarrera batekin eta zutabedun gela handi batekin. Apaintzaileek, hildakoaren biografia zein beste eszena batzuk irudikatu zituzten.

Nekropoli erraldoiko hogeita hemeretzi hipogeoetatik, hamabik, interes handiko apaindura muralak dituzte, nekazal bizitzako gaiak eta beiraren, artisauen, urreginen eszenak etab... irudikatuz. Apaindura hauek, Inperio Ertaineko ohikoak, bereziki nabarmenak dira Khnumhotep II.aren hilobian, XII. dinastiako nomarka, non asiar karabana bat, ahate ehizaldi bat eta piku biltze bat ikus daitezkeen.

Hogeita hemeretzi hilobietatik lautan, sar daiteke:

  • 2. hilobia: Amenemhet, Ameni bezala ezaguna, Sesostris I.aren nomarka
  • 3. hilobia: Khnumhotep II.a, nomarka Amenemhat II.a, Sesostris II.a eta Sesostris III.arekin.
  • 15. hilobia: Baqet III.a. borroka teknikei buruzko margoak ditu
  • 17. hilobia: Jety, XI. dinastiako nomarka, Baqeten semea.
Borroka eszenak. 15. hilobiaren apaindura.
Borroka eszenak. 15. hilobiaren apaindura.

Pakheten tenplua

Handik gertu, Pakhet jainkosaren tenplua dago, harkaitzean zulatua Hatshepsuten aginduz. Sarreran, hiksoek ekarritako hondamendiei buruzko idazkun bat zuen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q817286
  • Commonscat Multimedia: Beni Hassan / Q817286

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315134968
  • BNF: 165946021 (data)
  • GND: 4366160-9
  • LCCN: no95031459
  • SUDOC: 066838738
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 37881
  • Wd Datuak: Q817286
  • Commonscat Multimedia: Beni Hassan / Q817286